|
Nork idatzia Ibon Artola, urriak 8
|
Sistema kapitalistaren baitan, langileen baldintzak okerrera doazen honetan, ikasleen eskubideak ere arriskuan daude. Bologna prozesuari begiratu besterik ez dago hau egia dela ikusteko. Burgesiak prestatutako beste eraso bat da. |
|
Nork idatzia Alan Woods, urriak 8
|
Krisi ekonomikoa galdera asko sortzen ari da herritarren buruetan. Zergatik eman da? Nola konponduko da? Krisi ekonomikoaren zergatiak ulertzea beharrezkoa da arazoari aurre egiteko. Alan Woodsek krisi ekonomikoari buruz azterketa zabala egiten du lan honetan. |
|
Nork idatzia Miriam Municio, urriak 8
|
Irailaren 28an Konstituzioa berritzeko erreferenduma egin zen Ekuadorren. Herritarrek babesa eman zioten puntu aurrerakoiak dituen Konstituzio berriari. Venezuelan eta Bolivian gertatzen ari den moduan Ekuadorren ere klase borroka intentsifikatzen ari da. |
|
Nork idatzia Rob Sewel, urriak 8
|
|
Sistema kapitalista bere krisi finantzario gogorrenetakoa sufritzen ari da. Hau pentsatzen dute George Soros multimilioidunak, FMIk eta kapitalismoa defendatzen duten kazetari serioenek. |
|
Nork idatzia Alan Woods, irailak 23
|
|
Georgiako gerrak agerian utzi ditu Errusia eta AEBen artean handitzen ari den tentsioa. Artikulu honetan ikus daiteke zein modutan erabiltzen duten autodeterminazio eskubidea Errusiak eta AEBek, bakoitzaren interesen defentsan. |
|
Nork idatzia Michael Roberts, irailak 23
|
|
Finantza krisia ekonomiako beste sektoreetara zabaltzen ari da. Herrialde ezberdinetako hainbat agintari politikok (tartean Ibarretxe) esaten ari zaizkigu ez gehiegi arduratzeko. Baina langile klaseak jasan beharko dituenak ez dira lasai hartzeko kontuak izango. |
|
Nork idatzia Euskal Herria Sozialista, irailak 23
|
|
Irailaren 13an Santa Cruzko langileen erakunde guztiek sinatutako adierazpena jarri dugu bertan. Adierazpenean ikusten da eraso faxisten aurka piztu den herritarren haserrea. Ondoren, azken gertakizunen artikulu bat ipini dugu. |
|
Nork idatzia Euskal Herria Sozialista, irailak 19
|
|
Ez da arraroa jende askok bizi ditugun garaiak frankismoarekin parekatzea. Ikusi besterik ez dago azken asteetan espainiar eta euskal burgesiaren polizi eta epaileek zer egin duten. Garai ilunenetan bezala Alberto Lopez nafarra bost egun eduki zuen Guardia Zibilak hospitalean bahituta bere aurka kotxe istripu bat probokatu ondoren. Gainera, bera eta beste lau kide atxilotuak eta ankerki torturatuak izan ziren, Noe Lopez ere hospitalera eraman beharra izan zelarik. |
|
Nork idatzia Jorge Martin, irailak 17
|
|
Gertaskizun asko ematen ari dira Bolivian egun gutxitan. Atzo hiru artikulu jarri genituen. Artikulu batean Jorge Martinek esaten zuen Pandoko MASen jarraitzaileen aurkako erasoan 9 hildako suertatu zirela baina datu berriek esaten dute 30 hildako eta hainbat desagetu daudela. |
|
Nork idatzia Juan Ignacio Ramos, irailak 17
|
|
Atzeraldi ekonomikoa errealitatea da dagoeneko. Mendebaldeko gobernu guztiek, ekonomilariek eta prentsa burgesak onartzen dute egoeraren larritasuna, 1929ko krisiarekin dituen antzekotasunak onartuz. Arazoa kapitalismoa da eta irtenbide bakarra sozialismoaren aldeko borroka. |
|
Nork idatzia Euskal Herria Sozialista, irailak 16
|
|
Oligarkia bere indarrak mobilizatzen ari da gogor. Jorge Martinen bi artikulu eta Santa Cruz bertako iraultzaile baten testigantza jarri ditugu hemen. Beharrezkoa da Boliviako gertakizunekin adi egotea komunikabide kapitalistak gertatzen ari dena gordetzen ari baitira. |
|
Nork idatzia Manu Odriozola, irailak 16
|
|
Euskaldunon Egunkaria-ren auzian epaitu nahi dituzte Iñaki Uria, Joan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Peio Zubiria, Xabier Oleaga eta Xabier Alegria. Bost egunez inkomunikatuta eduki zituzten eta guztiak torturatuak izan ziren. |
|
Nork idatzia Ramon Sarmiento, irailak 16
|
|
Irailaren 28an Batzar Konstituzioegileak onartutako Ekuadorko Konstituzioa bozkatuko da, 8 hilabeteko eztabaiden ondoren, alderdi oligarkiko eta proinperialisten oposizioarekin. Konstituzio hau, onartzen bada, munduko aurreratuenetakoa izango da. |
|
Nork idatzia Jorge Martin, irailak 10
|
|
Abuztuaren 28an, Evo Morales Boliviako presidenteak bi dekretu presidentzial aurkeztu zituen abenduaren 7rako konstituzio berrirako (Constitución Política del Estado, CPE) erreferenduma eta Cochabamba eta La Pazko prefektuen hauteskuendeak konbokatuz. |
|
Nork idatzia Dekel Avshalom, irailak 10
|
|
2005eko abuztuaren 15ean, gobernu israeldarrak Gaza okupatutik kontrol militarrak eta asentamendu judurrak erretiratzeko plana ezarri zuen. Israeldarren gehiengoak babesa eman zion mugimendu honi. Baina denborak erakutsi du ez duela palestinarren eta herri israeldarraren arazo bat bera ere konpondu. |
|
Nork idatzia Euskal Herria Sozialista, irailak 5
|
|
Ibarretxek modu berezia dauka krisi ekonomikoa definitzeko. Bere ustez, arazoak dakartzan garaia da, baina baita aukera onak ekartzen dituena ere. Benetan harrigarriak edo lotsagarriak bere hitzak. Eusko Jaurlaritzak nahiko lidergo eta ideia onak omen ditu, gainera, krisiari aurre egiteko. Bai noski, Eusko Jaurlaritzaren eta PNVren errezeta langileak oraindik eta gehiago zapaltzea da. |
|
Nork idatzia Aitzol Arribilaga, irailak 5
|
|
Arlo denetan, baina, batez ere, ekonomian gauzak oker hasi ziren urte honetan eta urtea pasa ahala, gero eta zailago jartzen ari direla esan genezake. Burgesiaren adituek ere diotenez, ez omen da hilabete batzuetako kontua izango, krisia hainbat urtetan luzatuko da. Zapaltzaileen aurreikuspen hauek ez dute lasai egoteko tokirik uzten. |
|
Nork idatzia Kepa Ugalde, uztailak 22
|
|
Marxen eta Engelsen filosofia etnozidatzat kalifikatu dituzten tesiei aurka egiteko eman genion hasiera artikulu zerrenda honi eta oraingo honetan ere bi filosofoen testuetara joko dugu hori horrela ez dela frogatzeko. Britainia Handian eman zuten euren bizitzaren zati handi bat bai Marxek eta bai Engelsek, eta noski, ezin landu gabe utzi orduan ere egun bezala pil-pilean zegoen irlandarren askapen borrokaren gaia. |
|
Nork idatzia Iker Otermin, uztailak 22
|
|
Sozialismo Zientifikoaren ideia eta teoria guztiek, azken batean, oinarri sendo bat dute, zutik eusten dien bizkar hezur bat. Hau bere metodo filosofikoa da, materialismo dialektikoa alegia. |
|
Nork idatzia Barbara Areal, uztailak 22
|
|
Uztailaren 11ean, Raul Castrok Kubako parlamentuan hitzaldi garrantzitsu bat eman zuen. Bertan, munduko ekonomiaren krisiaren ondorio negatiboei aurre egiteko, gobernuak hartuko dituen neurri ekonomikoak azaldu zituen. |
| << Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>
| | Emaitzak 1 - 20 Guztira: 329 | |
|
Euskal Herria Sozialista aldizkaria etxean jaso nahi baduzu deitu 685 720 939 telefonora edo bidali mezu bat
E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.
helbidera
|